BDS Mugimendua

BDS Mugimendua
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea, political campaign (en) Itzuli eta mugimendu politikoa
Osatuta
Historia
Sorrera2005eko uztailaren 9a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: BDSNationalCommittee Twitter: BDSmovement Instagram: bdsnationalcommittee Edit the value on Wikidata

BDS edo BDS Mugimendua (ingelesez: Boycott, Divestment and Sanctions), euskaraz BDZ (Boikot, Desinbertsioa eta Zigorrak) moduan ere idatzia, Palestinaren aldeko mugimendua da, Israelgo okupazioarekin amaitze aldera presio ekonomiko eta politikoa areagotzeko kanpaina garatzen duena. Palestinar Lurralde Okupatuen eta Golanen kolonizazioaren aurka egiten du, baita Israelen bizi diren arabiarren berdintasunaren alde eta errefuxiatuak diren palestinarren itzultzeko eskubidearen alde.[1][2][3][4]

BDSko Palestinako Batzorde Nazionalak antolatu eta koordinatzen du kanpaina, eta 2005eko uztailaren 9an hasi zen, Palestinako 170 GKE baino gehiago batuz.[5][5] Kanpainak Israelen aurkako boikota sustatzen du nazioarteko zuzenbideko betebeharrak bete ditzan.[6][7]

Kanpainaren aldekoek, Hego Afrikako apartheidarekin alderatzen dute mugimendua.[8][9] Izan ere, palestinarrek pairatzen duten bereizkeria Israelgo legerian oinarritzen dela adierazten dute, besteak beste, parte-hartze politikoan, lurrerako eta hezkuntzarako sarbidean edota justizia prozesuetan.[10][11]

  1. Trew, Bel. (15 May 2019). «Tourists come face-to-face with Eurovision's darker side: 'No pride in apartheid'» The Independent.
  2. Holmes, Oliver. (7 May 2019). «Israel says it will not allow in activists planning to 'disturb' Eurovision» The Guardian.
  3. «BDS-backed Twitter bot network is targeting Eurovision, Israel charges» The Times of Israel 3 May 2019.
  4. ¿Qué es la campaña de BDS contra Israel y por qué está funcionando? Eldiario.es. 3 de febrero de 2014.
  5. a b (Ingelesez) Palestinian BDS National Committee. BDS Movement.
  6. Human Rights Actions. Resolutions & Decisions (2003-2016). Human Rights Voices.
  7. BDS a Israel - Boicot, Desinversiones, Sanciones.
  8. (Ingelesez) Boycotts that aid the Palestinians. Al Jazeera. 16 de agosto de 2013.
  9. El porqué del boicot a Sudáfrica ayer y a Israel hoy. BDS a Israel. 1 de enero de 2010.
  10. (Ingelesez) The Discriminatory Laws Database. Adalah.
  11. Los israelíes de origen palestino, 'ciudadanos de segunda clase'. El Mundo. 27 de noviembre de 2014.

Developed by StudentB